Gaur, Didaktika Orokorreko klasean, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma aztertu dugu, honen inguruko ezaugarriak barne. Curriculuma, hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko hezkuntza plana edo programa bazala defini dezakegu. Heziketaren ikuspegitik, curriculuma desberdin interpreta daiteke bere aplikazioan parte hartzen ari den aragilearen arabera. Izan hau, irakasle edo ikasle. Ikaslearen ikuspegitik, titulu edo helburu jakin batzuk lortzeko burutu behar diren ikasgai edo jarduera multzoa da. Irakasle edo hezitzailearen ikuspegitik aldiz, bere esku-hartzea oinarritzat hartzen da.