Lehenengo sarrera
Gaur, bigarren lauhilekoari hasiera eman diogu eta didaktika orokorra ikasgaian emango ditugun kontzeptuak hemen ageriko dira.
Lehenengo eguna izan denez, bloggerren barneko kontzeptu orokorrak ikusi ditugu, esaterako nola aldatzen den dokumentu bat edo borberaren bloggean diseinua nola aldatu, etab,
Egia esanda, aurretik blogg bat eginda neukan, ikastolan bidali zigutelako eta gutxi gora-behera banekien nola aldatu honen inguruko kontzeptuak. Beste orrialde batean egin genuen, blogspot deitutakoa baina egia esanda antzeko gauzak ageri ziren.
Hemendik aurrera, dituen funtzio guztiak ikasiko ditugu eta interesgarriak diren datuak edo dokumentuak hona igoko ditut guztiok ikusteko aukera izateko.
Aukera hau oso interesgarria iruditzen zait gauza berriak partekatzeko aukera ematen duelako eta aldi berean interesgarria den informazioa gordetzeko eta antolatua izateko aukera bat delako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina