CURRICULUMA HEZIBERRI 2020
Gaur, Didaktika Orokorreko klasean, Oinarrizko
Hezkuntzako Curriculuma aztertu dugu, honen inguruko ezaugarriak barne.
Curriculuma, hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko hezkuntza plana edo programa bazala defini dezakegu.
Heziketaren ikuspegitik, curriculuma desberdin interpreta
daiteke bere aplikazioan parte hartzen ari den aragilearen arabera. Izan hau,
irakasle edo ikasle.
Ikaslearen ikuspegitik, titulu edo helburu jakin batzuk
lortzeko burutu behar diren ikasgai edo jarduera multzoa da.
Irakasle edo hezitzailearen ikuspegitik aldiz, bere
esku-hartzea oinarritzat hartzen da.
Hona hemen aurkitu daiteke artikulua:
Euskal Currirukumak galdera batzuk (nola, noiz,
zertarako...) erantzuten dituela ikasi dugu eta hauek aztertu ditugu bakoitzak
dituen ezaugarriei dagokionez.
IKASI
ZERTARAKO?
Zehar konpetentziei, hezkuntzako konpetentzia diziplinarrei
eta helburuei egiten dio erreferentzia galdera hau.
Helburuak hainbat multzotan banatu egiten dira
eraginkortasun handiagoa lortzeko.
-Hezkuntza esparruari dagokionez
-Giza baliabidearekin lotura duten
helburuak
-Erakundearen gobernurako helburuak
-Ekonomi eta administrazio arloko helburuak
ZER?
Edukiak bi bloketan banatzen dira :
1.go zikloa
2.go zikoa
Honen barnean, zein egiaztapen mekanismo komeni den martxan
jartzea aurrera eramaten asi garen prozesua, igurikapenekin koherentea dela
egiaztatzeko.
NOLA?
Curriculumean, nola galderaren barnean, diseinatutako
heziketa ibilbide hori zein baldintza metodologiko eta zein baliabide
erabilgarritasunekin egingo den. Etapa bakoitzaren eta arlo bakoitzaren
garapenean aplikatzeko orientabide didaktikoak izango dira.
Curriculumeko konpetentziak, garrantzia ematen diote
ezinbestekoak diren heziketei. Helburuak aldiz, ikastetxe bakoitzeko nortasun
ezaugarriekin bat dator, bere buruari planteatzen dizkion helmugak edo xedeak
adierazi egiten direlako.
Metodologian, irakaskuntzaren barnean dauden lanei
egiten dio erreferentzia. Lan kooperatiboa, autoerregulazio prozesuak, ikerketa
(proiektuen metodologia), etab. dira metodologiaren ezaugarriak.
NOIZ?
Alegia, diseinatutako heziketa ibilbide hori zein baldintza
metodologiko eta zein baliabide erabilgarritasunekin egingo den. Etapa
bakoitzaren eta arlo bakoitzaren garapenean aplikatzeko orientabide didaktikoak
izango dira. Hain zuzen, zikloak eta mailak barneratzen dira.
NOR?
Irakaskuntzan parte hartzen duten partaideak ageri dira.
Familia, ikasleak, irakasleak eta gizartea.
Familia umeen ikaskuntzak hartzen duten parteari egiten dio
erreferentzia, ikasleak, hezkuntza jasotzen dutenek dira. Irakasleak, ikasleei
jakintzak eta baloreak trasmititzen dieten pertsonak dira eta gizartea,
hezkuntzan eragina dauka mota batekoa izateagatik hezkuntza aldatu
daitekeelako.
EBALUATU
NOIZ?
Prozesu batek hiru atal ditu. Hasierako ebaluaketa,
jakintzak nolakoak diren adierazi egiten duten datuak lortuko dira, ondoren,
bitarteko ebaluaketa. Bertan, hasieratik lortutako jakintzak konparatzeko
baliogarria da eta honi esker, prozesua biderigarria izaten den ala ez jakiteko
lagungarria da. Azkeneko ebaluaketa, prozesu guztia ebaluatzeko baliogarria da
eta hobekuntzak egon diren ala ez jakiten lagunduko du.
NOLA?
Ebaluatzeko bi modu daude: ebaluazio autentikoa
(egoera erreala) eta testuinguruan errotutako testuingurua.
Ebaluazio autentikoan, bi alderdi bereizten dira,
kuantitatiboa (zenbatu daitezkeen prozesuak) eta kualitatiboak.
ZEREN
BITARTEZ?
Ebaluazio irizpideen bitartez edo lorpen irizpidearen
bitartez ebaluatu daiteke lortutako jakintzak edo barneratutakoak.
Ebaluazio irizpideak hainbat esparruen bitartez egin
daiteke:
-Gorputzaren eta norberaren irudia: ea
norberaren arreta bisuala hobetzen duen, ea zenbait emozio bereizten dituen,
(lotsa), ea jabetzen den norberak ikasitakoaz.
-Jolasa eta mugimendua: ea taldekako jokoetan
eta lankidetza-jolasetan ondo pasatu duen...
-Jarduera eta egonkortasuna: ea gizartean
bizitzeko arauen beharraren garrantziaz jabetzen den.
-Norberaren zaintza eta osasuna: ea
osasuntsu egoteko jarduera fisikoaren beharra balioesten duen.
ZER?
Zer galderaren barnean bi kontzeptu daude, alde batetik,
zeharkako konpetentziak eta bestetik, diziplina konpetentzia.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina