CURRICULUMA

Curriculuma eskolako plangintzarekin lotzen da eta berez aldez aurretik egiten den prestakuntzari egiten dio erreferentzia. Horretarako 4 curriculum mota bereizten dira :



-FORMALA
- EZKUTUA
-ERREALA
-AUSENTEA










Heziberri 2020an adierazi egiten dira hezkuntza esanguratsu eta antolatu bat sortzeko ideiarekin.

·                     Curriculum formala/agerikoa: :  Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen duten dokumentua da non definituta geratzen den  maila bakoitzerako zer-nolako eduki transmititu behar zaien umeei eskolan, edukiak, konpetentziak, helburuak, ebaluazio irizpideak etbar.  Heziberri 2020 adibidez curriculum formal bat da.
·                     Curriculum ezkutua:  Antolamenduaren arabera transmititzen diren baloreak, jakintzak, ideologia eta ezagutzak era inplizito batean nahigabe barneratzen direnak.
·                     Curriculum erreala: Ikasleak benetan ikasten duena (ezagutza), curriculum formaletik transmititzen den guztitik ikasleek benetan barneratzen dutena.
·                     Curriculum ausente/ ez dagoena: Gure plankfikazioetan ez dagoena edo badagoena baina ez dena ematen, hau da, curriculumean zehaztutako eduki guztiak ez dira ematen. Curriculum mota hau hobeto ulertzeko klasean aipaturiko adibide bat aipatuko dizuet. Esaterako, 5. Mailan dagoen irakasleak matematiketan kurtso horretan zehar hainbat eduki azaldu behar ditu, besteak beste, zatiketan 3 zifrekin, buruketa konplexuak eta algebra. Baina irakasleak aukeratu du algebra ez emotea eta bestd gaietan gehiago sakontzea. Beraz, algebra curriculum ausentea izango litzateke, curriculumean zehaztuta dagoelako baina ez da emango.


Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzakegu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA