NIRE BIZIPEN ZORIONTSUAK

Bizitzan, oriotzen ditugun momentu zoriontsuak haurtzoaroarekin harremanatuta egoten dira, eta gehienak hezkuntzaren inguruan lortzen dira.
Hezkuntza, gizartean bizi diren pertsonen heziketa integrala da, non pertsona bakoitza bizitzarako prestatzea du helburu; norberaren errealitatean oinarrituz. Bertan, baloreak, ezagutzak, jokatzeko modua, ohiturak barneratzen edo aberasten dira.

Hezkuntzaren barnean, bi mota bereiz ditzakegu: alde batetik, derrigorrezko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza) eta beste alde batetik, hautazko hezkuntza (Haur Hezkuntza, Batxillergoa, Unibertsitatea, FPa...).
Honen barnean, Lehen Hezkuntzan izandako bizipenetatik abiatuko naiz. Bizitzako etapa hau, askok bezala, zoriontasun etapa bat bezala oroitzen dugu. Adin horrekin, ikastolaka joatea gustatzen zitzaigun, lagun pilo bat genituen, ez ginen ezertaz kezkatu behar...
Urtean pasa ahala, ikastola beste norabide bat hartu zuen, liburu pilo eraman behar genituen ikastolara egunero, eta gero berriro etxera bueltatu etxekolanak egin behar genituelako. Etxeko lanekin denbora pilo aritzen ginen eta astean zehar beste ekintzetarako denbora gutxi geneuzkan, etab.

Momentu hauek ez ahazteko eta gaur egungo errealitatea aldatzen saiatzeko, hona emen nire ideiak eta nire bizipenak.
Baita ere, irakaslea izako ikasten ari naizenez, eta hezkuntzan aldaketak egitea gustatuko litzaidanez, nire bizipenak nola eragin didaten irakasle irudia sortzen ere azalduko dut.


Argazki hau, ikastolak antolatzen zituen udalekuetan da. Egun bakoitzean gauza ezberdin bat egiten genuen eta hauek autonomia lortzeko eta kirola sustatzeko ziren. Lehen hezkuntzan geundenez, udalekuak bakarriz goizez burutzen ziren. Argazkian, "El Prado" parkean nengoen, eta bertan hainbat ariketa zeuden egiteko. Oso ondo gogoratzen dut egun hoiek, bakoitzak nahi zuen tokira joan ahal zen eta oso ondo pasatzen genuen, egindako ekintzetatik hau gustatzen zitzaigun gehiena zen.
Urte hauek,  gaur egun dudan irakaslearen irudia aldatzera eraman didate. Ikasola bakoitzaren curriculuma kontuan izanda burutu daitezkeen ekintzak ezberdinak dira eta hau, nire ustez irakaslearen kreatibitatea murrizten du, bere erara ezin dituelako iruditzen zaizkion gauzak egin. Horrelako ekintzak adibidez ez genituen ikastolan egiten eta niretzako interesgarriak dira, batez ere jakiteko ikastola ez dela eserita egoteko lekua baizik eta beste leku batean gustatzen zaizkigun ariketan egiten ere ikasi dezakegu.

Ikastolako festak... nola gustatzen zitzaizkidan. Bertan jarduera asko egiteko aukera genituen, eta nola ez, aurpegia margotzen. Izandako esperientziarekin, umeei askatasun gehiago utzi behar zaiela, ilusioa gauzarik politena dela hezkuntzan uste dudalako. Egun hoiek guztiok primeran pasatzen genituen, koltxonetak, pinak, aurpegiak margotzea... Ekintza hauek maizago egin behar zirela uste dut eta hezkuntzan lan egiten dudanean kontuan izango dut bizitakoa, ekintza hauek ere bideratu daitezkeelako ikastolako gaiekin. Eta horrela, ikasten ari garen bitartean ondo pasatu dezakegu ere.


Lehen hezkuntzako 3.mailan egin genuen artelan hau. Gelako ikasle guztiek parte hartu genuen eta ariketa zen bakoitzak nahi zuen hostoa ekarri behar zuela eta margotu edo nahi zuena egin. Ondoren, guztiok margotutako zuhaitz handi batean itsatsi genituen eta pasabidean jarri genuen. Asko gustatzen zitzaizkidan horrelako lanak eta orain ere asko gustatzen zaizkit. Irakasle bezala, lan taldean aritzen jakitea oso interesgarria iruditzen zait. Horrela besteak errespetatzen ikasten da, besteen iritziak ezagutu eta onartzeko aukera ematen du, eta gauza berdina era askotan egin daitezkeela ikusteko lan polita dela uste dut. Horregatik, lan taldean aritzeko tresna baliogarria dela pentsatzen dut.


 Gabonetako festa. Ikastolan hainbat festa ospatzen genituen: olentzero eguna, san prudentzio, santageda, ikastola eguna... Bertan dantzatzen gaude ikastolako ikasle guztiak. Berriz ere lan taldean aritzen ginen dantzak ikasteko. Baita ere, aldez aurretik dena prestatu behar genuen, nola antolatu, bakoitzak bere lekua errespetatu behar zuen, etab.
Egia esanda hau eragin dit gaur egun dudan maisu-maistra irudia sortzen. Zaila esan behar da 25 ume bideratzea, guztion arreta lortzea, eta garrantzitsuena, guztiok eroso sentiaraztea, baina bizi dudanarekin nire ustez, egiten ari zarena gustatzen baldin bazaizu ikasleei trasmitituko diezu eta haiek hau nabarituko dute eta lenean gogoz arituko dira.



Familiari garrantzi handia ematen genion ikastolan, horretarako haiekin jarduerak egiten genituen. Ikastolako egun berezietara gonbidatzen genituen postal bat eginez, gabonetan ere egiten genien marrazki bat eta irteera batzuetara ere gurekin etortzeko aukera zuten. Hau, amaren egunerako egin genuen. Amarekin genuen argazki bat eraman behar genuen eta ondoren bakoitzak bere markoa diseinatzen zuen eta eguna heltzen zenean etxera eramaten genuen. Egia esanda, ikusitakoarekin, familiaren gaia delikatua iruditzen zait. Aldez aurretik jakin behar genuelako ume bakoitzaren egoera edo bizipenak. Batez ere inor gaizki ez sentitzeko edo zoritxarrez esperientzia txarrak izan baditu hauek berriro ez gogoratzeko. Ondo iruditzen zait familiaren parte hartzea baina irakasle ikuspuntutik, kontuz ibili behar dela uste dut.


 Ikastolako beste festa bat... inauteriak! Plastikoekin egiten genituen mozorroak eta egia esanda ideaia gustatzen zait, bakoitzak bere erara egiteko aukera zuelako. Mozorroa nola egiteko ematen ziguten gida bat baina gero bakoitzak bere erara dekoratzeko aukera zuen. Tradizio hau betirako iraungo duela uste dut, eta asko gustatzen zaidanez espero dut irakasle izango naizenerako horrelako ekintzak egiten jarraitzea. Gaia irakasleak aukeratzen zuten eta ondoren honi buruzko bideoak, edo argazkiak ikusten genituen gu jakiteko nortzuz mozorratuko ginen (pertsonaiak ziren gehienetan) eta bertan tribu batekoak ginen. Hau baliogarria izan zen, tribuei buruzko gaia sakontzeko eta beste herrialde bateko kulturak ezagutzeko.


 Natur zientziako artelana. Ikasgai honetan, ikasten genuen gauza gehienak praktikara eramaten genituen. Hau 6. mailan egin genuen, plastilinarekin zelulen maketa bat egin behar genuen ezaugarri guztiekin (zitoplasma, nukleoa...). Horrelako gauzak asko gustatzen zitzaizkigun, eta bakoitzan berea egiten zuen etxean ondoren gelakideak ikusteko. Egia esanda, lan polita da baina etxean egiteak, gurasoen parte-hartze handia behar zuen eta azkenean gehiena haiek egiten zuten. Ateratako konklusioa, positiboa da, bertan bakoitzaren ideak ageri ziren eta horrela konparatu genezakeen (forma, erabilitako koloreak, tamaia...). Irudia berez ez da asko aldatu baina gelan umeak denbora asko igarotzen dute eta hau komenigarria ikusten dut gelan bertan egitea, bakoitzak bere lana egiteko denbora izateko baina norberak berea egitea. Ondoren, ebaluatzeko irizpideak bestela ez dira egokiak, guraso batzuk egiten baldin badute eta beste gelakideko ikasle batzuek haiek bakarrik haien esfortzuarekin egiten badute...


 Lehen hezkuntzako lehen mailan egindako marrazkia. Ikusi daitekeenez, marrazketarena ez nuen ondo eramaten baina ariketaren funtzioa asko gustatzen zait. Forma geometrikoak ikasi genituen (borobila, karratua, laukizuzena, pentagonoa...) ondoren, marrazki bat egin behar genuen baina bakarrik forma geometrikoak erabiliz. Hau, nire pentsatzeko era asko aldatu du ikustean, hemen ikastolan egiten den gauza gutxi batzuk bezala ume bakoitzaren sormena garatzeko aukera ematen du. Arau bakarra, forma geometrikoak erabiltzea zen, eta hortik abiatuz nahi genuena egin ahal genuen. Pentsatzen dut, batzuen eta besteen aldea handia zela, eta bertan bakoitzaren sormena eta gauzen ikuspuntua ikusteko aukera ematen zuen. Horrela ere irakasleak bakoitzaren pentsamendua nolakoa den jakin zezakeen. Horrelako ariketan egingo nituzte, prozesu baten jarraibide direlako. Lehenengo formak ikasi (ikastolako araua bete) eta ondoren, hortik aurrera ariketa ezberdinak egitea, hau ulertu den ala ez jakiteko, soremana erabiltzeko... etab.
5. mailan landaren ikasgaiaren barnean ekintza ezberdinak egiten genituen, hain zuzen argazkian  ikusi daitene moduan Olarizura joaten ginen bakoitzan bere zuhaitza landatzera. Aldez aurretik gelan gaia garatzen genuen eta familiako kideean gonbidatuta zeuden ekintza hauetan parte hartzeko. Ilusioz beteriko egunak gogoratzen ditut, bakoitzak bere zuhaitza familiakoekin landatzen, nola egiten den erakusten, beste egun batean joaten ea hazi zen ala ez jakiteko...
Irteerak hezuntzan ezinbestekoak direla nabaritu dut, ikastolatik ateratzea umeei ilusioa egiten die, edo egunerokotasunean egiten diren ekintza ezberdinak egitea. Lehen aipatu bezala, familiekin ekintzak egitea komenigarria ikusten dut, ikasle guztiak ondo sentituko dira pentsatzean haien kideetako bat edo batzuek haien lanetan interesa dutela.



IKA IKA IKA, HEMEN DATOR KORRIKA! Kirola pilo gustatzen zitzaidan, eta korrika bereziki, atletismoa egiten nuelako. Korrika presatzea gustatzen zitzaidan, jakitea nondik nora joaten zen (nire familiarekin ikustera joaten nintzen), bakoitzak bere dortsal propioa margotzen zuen, beste ikastolekin parte hartzen genuen, korrikaren abestia ikasten genuen... Ez bakarrik korrika baina lehen esan dudan bezala, eskolatik kanpo egiten diren ekintzak eta aldez aurretik prestatu egiten direnak umeentzako berezko garrantzia dute. Orain dudan irudia sortzen lagundu dit, bereziki umeen poztasuna ezinbestekoa da eta hau izanda lan egitea askoz errazagoa dela pentsatzen dudalako.


Konklusioz, bakoitzaren bizipenak irudi bat sortzen lagundu digu eta behar izan duguna edo faltan bota duguna mantentzea edo lortzea ezinbestekoa izango da bakoitzaren ikuspuntutik hezkuntza perfektua osatzeko. Ume bakoitzari askatasunez jokatzen uztea ezinbesteko tresna dela pentsatzen dut, eta ilusio eta gogoekin lan eraginkorragoak egiten dira.





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA