KONPETENTZIAK - JOSÉ MOYA



Gaurko klasean, José Moyak konpetentzien inguruan emandako hitzaldia ikusi dugu, ondoren gai honi buruzko ideiak atera ditugu. Moyak konpetentzien kontzeptua horrela definitzen du: "Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver sus tareas y contextos definidos. No por que una persona sepa mas es mas competente, sino la que sabe utilizar mejor todos sus recursos".


Resultado de imagen de jose moya competencias




Definizio hau, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin alderatu.

-Zergatik lantzen dira konpetentziak eskolan?

Aipatzekoa da konptente izatea ez dela jakinduriaren mailaren arabera definitzen. Hau da, pertsona batek asko jakin arren ez da konpetentea izan behar.
Esaterako, asko jakin daiteke gai bati buruz baina gero azaltzeko gai ez izatea, eta hau gero transmititzen da iraganeko kontuetarako eta beste7yu8ei azaltzerako orduan; gehien bat irakaskuntzan.


Konpetentea izatea, norberaren baliabide guztiak ongi erabiltzen dituenean da. Moyak dioenez, ikasteko ezinbestekoak dira zortzi ikaste mota eta horretarako hiru baldintza bete behar dira:

1. Derrigorrezko hezkuntzak ezin du funtzio selektibo bat bete. Bereziki, hezkuntzaren inguruan hitz egiten denean eskura egon behar da.
2. Oinarrizkoa kontsideratzen duguna arlo guztietan eman behar da.

3. Oinarrizkoa denak ikasten jarraitzeko lagundu behar du.

Jarrerak ere aipatzen ditu bideoetan. Moyak dio hauetaz baliatu behar garela dio konpetentziak lortzeko. Entzutea, irakurtzea, elkarrizketak izatea... konpetentzia lortzeko lagunduko diguten jarrerak dira. Garrantzitsuena ikasten ikastea da, baita bakoitzak bere errealitatean oinarrituz bere gaitasunak garatzea.
Konpetentziak modu egokian lortu ahal izateko. aldez aurretik lana antolatu behar da nola bideratuko den jakiteko.

-José Moyaren iritziz zeintzuk dira ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


Konpetentzia ikaskuntza mota eta maila bat da jarrera, jokaera eta ahalmena edo edukierarekin batera eta hauek haien artean ezberdinak dira. Moyaren hitzez hauek dira gure hezkuntza sistemak hartzen dituen ikaskuntza motak; gauza da aldi aldian dagoen legearen arabera  garrantzi handiagoa ematen zaiela batzuei besteei baino.
1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General de Educación legearekin, 1990 an., LOGSE legearekin, "comportamiento" eta "capacidades" iksakuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an, LOMCE legediarekin, garrantzia ematen zaio.
Moyaren iritziz, hezkuntza sistema aldatzen dugunean ez dugu aurreko sistema lurrera botatzen, baizik eta geneukana mantentzen dugu eta gehitzen diogu lege berriak.


-Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Aurretik azaldu bezala, Moyak 8 ikaskuntza mota bereizten edo azpimarratzen ditu, Europako herrialde guztiek adostatutakoak, eta aldi berean, pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakin beharrekoak. 
Ikaskuntza hauek hiru kondizioen arabera adostuak izan dira. Lehenengoak azpimarratzen du denon eskura egon behar duela. Honen inguruan Moyak esaten du hezkuntza ezin dela selektiboa izan, hau da, ezin dituela jakintsuenak edo hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Dena den, teoria hori ez da errealitatean ikusten. LOMCE legeak DBHko antolaketa burutzen duenean ikus daiteke justo kontrakoa egiten duela. Hau da, lege honek, DBH-ko azkenengo etapan ikasleak banatu egiten dituela; alde batetik, ikasteko "balio" dutenak, eta bestetik "balio" ez dutenak. Balio dutenak batxillergoa egitera joango dira eta gainerakoak, ordea, erdi graduko zikloak edo FP-ak burutuko dituzte.

-Oinarrizko hezkuntzak izaera selektiborik al du? 

José, zortzi ikaskuntza motaz hitzegiten du zeintzuk Europako herrialde guztiek adostaturikoak dira eta beharrezkoak pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakitea.
Ikaskuntza hauek hiru irizpideen arabera adostuak izan dira:

Lehenengoa da gehiengoen eskura egon behar dela. Honen barruan Moyak zehazten du oinarrizko hezkuntzak ezin duela izaera selektiborik izan. Hala ere, paperean zehazten dena ez da bizitza errealean gertatzen denaren parekoa. Aldi-aldian daukagun LOMCE legeak egiten duen DHBko etaparen antolaketa ikusita, konturatu ahal gara honek justu kontrakoa egiten duela. DBHko azken kurtsoan, gazteak sakabanatzen ditu jada; ikasteko balio dutenak eta ez dutenak balio. Balio dutenak Batxilergoa egitera joaten dira eta besteak berriz erdi graduko zikloak edo FPa egitera.

-Jose Moyak dio konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko bi baldintza bete behar direla. Alde batetik, informazio iturri egoki bat egon behar da. Beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira.

Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Konpetentzia bat ebaluatzeko oinarria dira eginkizun baten ebazpenari buruzko datuak (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)

Laburbilduz, oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.


Heziberrik ebaluazioari dagokionez, hiru etapatan banatzen da: Hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen da, adibidez, PISA edo eta errebalidak. Bitartekoa edo formatiboa, “Feedback-a” deritzona izango zen, hau da, konprobatzea edukiak barneratzen dituzten ekintzak egitea. Azkenik, bukaerakoak, honetan azterketak egongo ziren.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA