Mezuak

UNITATE DIDAKTIKOA

Irudia
  UNITATE DIDAKTIKOA:           Lagun ditzagun gure erleak

KULTURA BISUALA

Irudia
Kultura bisuala, guregan eragina duen guztia dela esan dezakegu. Izan ere, gaur egun, irudi asko ikusten ditugu eta zer esakin ez haur txikiek. Didaktikako irakasgaian, errealitatea eta erakusten digutena alderatu dugu. Haurtzaroan eta hezkuntzan ematen diren kasuak azaltzeko irudikapen hau egin dut: https://prezi.com/6vqnvgpnqfdm/edit/#4_95982358 Haurtzaroari dagokionez, automatikoki hainbat irudi etortzen zaizikigu burura eta irudi horien ezaugarri antzekoak izanen dituzte . Horrelako irudiak imaginatzen ditugunean, poztasuna, alaitasuna, kolerez beteriko argazkiak, ume politak, etab. etortzen zaizkigu burura,  Haurtzaroa mendebaldeko ikuspuntu batetik idealizatuta dago, baina badira beste errealitate batzuk.  Hainbat herrialde txiroetan esate baterako, umeak ere haurtzaroko etapatik igarotzen dira eta dena ez da pentsatzen dugun modukoa. Bertako baldintzak direla eta, beste era batera igaro behar dituzte urte hauek eta batzuetan esfortzu handia egin behar...

AURKEZPENEN LABURPENA

Gelan, talde bakoitzak aurkezpen bat egin du eta hona hemen lan bakoitzaren laburpena:

KARTOGRAFIA

Azken klase hauetan “metodologia aktiboa” kontzeptua argitzen aritu gara eta horretarako kartografia bat egin dugu. Bertan, taldean adostutakoaren arabera, metodologia aktiboak dituen ezaugarriak eta metodologia pasiboaren arteko ezberdintasunak txertatu ditugu.

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA KONSTRUKTIBISMOA

Irudia
ZER DA KONSTRUKTIBISMOA? Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Esaterako, eskolako lana eguneroko bizitzara hurbiltzea eta txertatzea, hortik sortzen diren beharrei aurre egiteko… Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.

CURRICULUMA

Irudia
Curriculuma eskolako plangintzarekin lotzen da eta berez aldez aurretik egiten den prestakuntzari egiten dio erreferentzia. Horretarako 4 curriculum mota bereizten dira : -FORMALA - EZKUTUA -ERREALA -AUSENTEA